Emagin

Emagin

Compartir

Emagin, pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea da.

Jendarte eraldaketaren alde lan egiten dugu eta horretarako prozedura feministak erabiltzen ditugu gure oinarrizko lan esparruetan:
Formakuntza, Ikerketa, Ekoizpena eta Dokumentazioa. Jendarte eraldaketaren alde lan egiten dugu eta horretarako prozedura feministak erabiltzen ditugu gure oinarrizko lan esparruetan:
Formakuntza, Ikerketa, Dokumentazioa eta Ekoizpena.

04/05/2026

//AGENDA:
Bazterretatik, edigunea disputatzera!
LAB sindikatuak antolatutako hitzaldia.
Maiatzak 7 osteguna,
18:30
Donostian.

LAB sindikatua

DAR-DAR, indarkeria matxistarik gabeko herriak ehuntzen - Emagin 24/04/2026

Indarkeria matxista entzutean dardara antzeko batek zeharkatzen ditu gure gorputzak. Eta ez da gutxiagorako: azken urteotan, gure herrietan, indarkeria matxista kasuek ez dute etenik izan eta zapalkuntza heteropatriarkalaren adierazpen bortitzena izaten jarraitzen dute. Ikaran hezi gaituzte emakumeok*, gertatuko zaigunaren beldur etengabean, eta izua gailendu zaigu askotan. Aitzitik, izu-ikara ez da izan geldiarazle eta bortizkeriari aurre egiteko lanean jarraitu dugu, geroz eta hesi zabalagoa jarriz askotariko eraso matxistei.
Norabide horretan, dardara berri bat sortu nahi dugu, gure herrietan hedatzen joango diren indarkeria matxistei aurre egiteko uhinak zabaltzeko, dar-dar. Urte luzez egin ditugun esku-hartze, arreta, sentsibilizazio jarduerak eta erantzunak inarrosi eta urrats berri bat eman nahi dugu Emaginetik indarkeria matxistarik gabeko herriak ehuntzen jarraitzeko. Horretarako, trebakuntza eta ardura hartze kolektiboa oinarrian dituen proposamen bat osatu dugu:

DAR-DAR, indarkeria matxistarik gabeko herriak ehuntzen - Emagin Dardara berri bat sortu nahi dugu, gure herrietan hedatzen joango diren indarkeria matxistei aurre egiteko uhinak zabaltzeko, dar-dar. Urte luzez egin ditugun esku-hartze, arreta, sentsibilizazio jarduerak eta erantzunak inarrosi eta urrats berri bat eman nahi dugu Emaginetik indarkeria matxistarik....

21/04/2026

//AGENDA:
Bilbo, hiri zaintzailea?

Datorren apirilaren 28an asteartea, EHBilduk antolatutako hitzaldian hartuko dugu parte.

18:30tan Guruzun.

EH Bildu Bizkaia

14/04/2026

//AGENDA:
Sorginak, putak, terroristak liburuaren aurkezpena Ondarroan:

[GIZARTEA] ⛓️‍💥Ondarroako Torturatuen Sareak antolatuta, Olatz Dañobeitia Ceballosen ‘Sorginak, putak, terroristak’ liburuaren aurkezpena egingo dute eguenean.

“Indarkeria matxistaren ertzak: tortura politikoa”.

📍Apirilak 16, eguena, 18:30ean Kofradia Zaharrean.

26/03/2026

JARDUNALDIETAKO ARGAZKIAK III
Tortura feminismotik erreparatu 🔥

Jardunaldietako argazkien azken sorta dugu hau, baina lana ez da hemen amaituko. Jarrai dezagun erreparazioaren bidean lanean!

Zaintza sistema eraldatzeko gakoak biltzen dituen liburuxka herriz herri aurkeztuko dute 23/03/2026

Zaintza sistema eraldatzeko gakoak biltzen dituen liburuxka herriz herri aurkeztuko dute Udalbiltzak, Emagin elkarteak eta aditu mahai batek sortutako 'Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako...

11/03/2026

Jardunaldien inguruan argitaratu diren artikulu eta podcasten bilketa egin dugu gure webgunean:

https://www.emagin.eus/project/tortura-jardunaldiak/

10/03/2026

//AGENDA:
Herri zaintzaileak helburu:
Hamarkada bateko ibilbideak usurbil eta Hernanin.

Ostegun honetan mahai-ingurua
▶ Laudioko Lezeaga aretoan
🕟18:00

09/03/2026

TORTURA FEMINISMOTIK ERREPARATU- jardunaldiak.

Hemen argazkien bigarren txanda!
Laister gehiago😋

05/03/2026

Ia hilabete igaro ondoren, gogora ekarri nahi ditugu jardunaldiak, eta bizi izan genituen momentu ederrak. Hemen argazkien lehendabiziko txanda. ✨
TORTURA FEMINISMOTIK ERREPARATU

AGENDA - Emagin 27/02/2026

Martxoko agenda prest daukagu!

AGENDA - Emagin Hitzaldi, ikastaro, tailer eta formazio feministen agenda

¿Quieres que tu escuela/facultad sea el Escuela/facultad mas cotizado en Durango?
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Categoría

Teléfono

Dirección


: Landako Etorbidea, 6,
Durango
48200