Saltar al contenido
FindGlocal
Getxo Rugby

Getxo Rugby

Caridad, 1 Getxo, Algorta Club deportivo

Bultza dezagun batera garaipena lortu arte. GETXO RUGBY, Getxoko rugbilarien lekua

05/11/2026

🟡⚫️ 𝟏𝟓𝟎 𝐂𝐀𝐏𝐒

Gure Mikel Calvok 150 partidu bete ditu gizonezkoen lehen taldean, pasa den Recoletas Salud Fénix taldearen aurkako partidan.

🐏 Txiki-txikitatik horibeltz. Zorionak Mikelon!

Photos from Getxo Rugby's post 05/11/2026

🎞️✨ 𝐀𝐬𝐭𝐞𝐛𝐮𝐫𝐮𝐤𝐨 𝐌𝐈𝐗𝐚



Arg Etorki: Jordi, Ibon
Arg Eskola: Jordi
Arg S23: VRAC

05/11/2026

🎟️ Igandean (12:30) Gernikako Urbieta zelaian jokatuko den Torrealday Gernika eta Getxo Rugbyren arteko partidura joan nahi duten zaleentzako sarrerei buruzko informazioa:

- Sarrera orokorra: 10€
- Tribunarako sarrera: 15€
- 23 urte azpiko sarrera: 3€

📢 Etor zaitez animatzera, bultza dezagun batera!



Arg: Ander Gallastegi

04/11/2026

🫡💪 Valladoliden garaipenik lortu ezin izan arren, 23 urtez azpikoek horrelako entsegu ederra utzi ziguten.

🍬 Aitor Zubeldia
🌪️ Markel Puente



Vid: VRAC

Photos from Getxo Rugby's post 04/11/2026

🎖️ Larunbateko partida ostean gizonezkoen lehen taldeak 𝐭𝐱𝐚𝐩𝐞𝐥𝐚 𝐛𝐚𝐧𝐚𝐤𝐞𝐭𝐚 ospatu zuen Fadurako harmaila berrian.

🟡⚫️ Zorionak guztioi zuen lorpenengatik!

04/11/2026

ℹ️ 𝐀𝐒𝐓𝐄𝐁𝐔𝐑𝐔𝐊𝐎 𝐏𝐀𝐑𝐓𝐈𝐃𝐔𝐀𝐊

Photos from Getxo Rugby's post 03/11/2026

𝐇𝐔𝐑𝐑𝐄𝐍𝐆𝐎 𝐏𝐀𝐑𝐓𝐈𝐃𝐔𝐀𝐊

Bizkaiko derbia bueltan da! Igandean Urbietan, goi mailako norgehiagoka!

🏆 DH Elite - J6
🆚 Gernika Rugby Taldea
🗓️ Igandea - 12:30
🏟️ Urbieta

-----

Laugarrenaren bila! Emakumeek garaipenaren bidean jarraitzen saiatuko dira Pozuelon, Madrilgo Erkidegoan.

🏆 DH Iberdrola - J4
🆚 Olímpico de Pozuelo
🗓️ Larunbata - 16:00
🏟️ Valle de las Cañas

-----

Gure S23eko gazteek aukera ederra izango dute larunabtean Faduran garaipen berri bat gehitzeko.

🏆 Liga S23 - J6
🆚 Liceo Francés
🗓️ Larunbata - 16:30
🏟️ Fadura



Arg: fredymonfoto, Ibon Angulo, Jordi Blasi

Photos from Getxo Rugby's post 03/11/2026

📊 𝐀𝐦𝐚𝐢𝐞𝐫𝐚𝐫𝐚 𝐢𝐫𝐢𝐭𝐬𝐢 𝐝𝐞𝐧 𝐡𝐢𝐬𝐭𝐨𝐫𝐢𝐚𝐫𝐚𝐤𝐨 𝐛𝐨𝐥𝐚𝐝𝐚 𝐛𝐢𝐤𝐚𝐢𝐧𝐚. Larunbatean gizonezkoen lehen taldeak agur esan zion bi urte eta erdi baino gehiagoko bolada ikaragarriari:

🔥🔝 29 partida jarraian galdu gabe. Azkenengo porrota partida ofizialean: 2025eko apirilaren 26an (13-07 vs Gipuzkoa Sortzen).

🔒🏠 28 partida jarraian Faduran galdu gabe. Azkenengo porrota etxean: 2024eko urtarrilaren 28an (14-16 vs CR Valencia).

Bolada handiek amaiera dute, baina lortutakoaren harrotasuna betierekoa da. Orain aurrera berriz begiratu eta hurrengo erronkak eraikitzen hasteko ordua da. Bultza Getxo!

03/11/2026

🟡⚫️ 𝐄𝐠𝐢𝐧 𝐳𝐚𝐢𝐭𝐞𝐳 𝐆𝐞𝐭𝐱𝐨 𝐑𝐮𝐠𝐛𝐲𝐤𝐨 𝐛𝐚𝐳𝐤𝐢𝐝𝐞!

50 urte baino gehiagoko historia, denon ahaleginean, errespetuan eta laguntasunean eraikia. Izen ematea gure webgunean!



Arg: fredymonfoto

Compartir

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Getxo Rugby publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Suscribirse

Le avisaremos cuando ocurra algo en Getxo.