Biziola

Biziola

Compartir

Goierriko Ekonomia Sozial Eraldatzailea saretzen. Goierri eraldatzen.

22/09/2026

Kaixo!!☀️

👏 Ostiral honetan, irailaren 25ean, Itsasondora eramango dugu azoka ibiltaria, BATUZ Gizarte Fundazioarekin batera.

♻️ Bigarren eskuko arroparen salmenta eta bilketa txokoa jarriko ditugu, arropa erosteko aukera izan dezazuen eta baita dagoeneko erabiltzen ez dituzuen horiek ekar itzazuen.

🪡 Gainera, doako konponketa-tailerra ere egingo dugu ehungintzako materialak ardatz hartuta. Joskintza tailerraren bidez konponketa edota moldaketa behar duten jantziak ekartzeko aukera izango duzue, zuen kabuz egiten ikasteko. Horrela, zuen jantzien bizitza erabilgarria luzatzen lagunduko duten oinarrizko konponketa horiek egiten ikasiko duzue.

🤗 Animatu parte hartzera!!!

16/09/2026

Kaixo kaixo!!☀️

👏 Igande honetan, irailaren 20an, Zeraingo Azoka Ekologikoaren harira, azoka ibiltaria antolatu dugu bertan BATUZ Gizarte Fundazioarekin batera.

♻️ Bigarren eskuko arroparen salmenta eta bilketa txokoa jarriko ditugu, arropa erosteko aukera izan dezazuen eta baita dagoeneko erabiltzen ez dituzuen horiek ekar itzazuen.

🪡 Gainera, doako konponketa-tailerra ere egingo dugu ehungintzako materialak ardatz hartuta. Joskintza tailerraren bidez konponketa edota moldaketa behar duten jantziak ekartzeko aukera izango duzue, zuen kabuz egiten ikasteko. Horrela, zuen jantzien bizitza erabilgarria luzatzen lagunduko duten oinarrizko konponketa horiek egiten ikasiko duzue.

🤗 Animatu parte hartzera!!!

11/09/2026

🌱 Goierriko XVII. Hamabostaldi ekologikoari Zerainen emango diogu hasiera irailaren 20an, igandean.

👏 Egun osoko egitarau ederra izango dugu: azoka ekologikoa, haurrentzako gaileta tailerra, saskigintza tradizionala, sukaldaritza...

😋 Eguna borobiltzeko Biziolatik bazkari agroekologikoa eskainiko dugu. Txartelak Biziolan, Goierriko Baratzan eta Zeraingo turismo bulegoan eskuratu ditzakezue.

Animatu!!

10/09/2026

🌱 Goierrik XVII. Hamabostaldi Ekologikoa hartuko du datozen asteetan, aurten “Tokiko ekoizpen eta kontsumo ereduak eraldatzen” lelopean.

Irailaren 20an hasi eta urriaren 24ra arte luzatuko den egitarauak nekazaritza ekologikoa, tokiko ekoizpena eta kontsumo arduratsua herritarrengana gerturatu nahi ditu, eta, aldi berean, Goierriko elikadura-sistemaren inguruko hausnarketa eta elkarlana sustatu.

Irailaren 20tik urriaren 24ra bitartean, Goierriko hainbat herritan azokak, tailerrak, dastaketak, jardunaldiak eta bisitak egingo dira, nekazaritza ekologikoa eta tokiko elikadura-sistema indartzeko helburuarekin.

15/07/2026

Kaixo!!🌼🌸

Hasi gara Biziolako ekoizleen etxaldeetara bisitak egiten eta aurtengo lehenengoa abeltzaintza birsortzailean oinarritutako Bemendi proiektua izango da👏🏻👏🏻

Helburua gure ekoizleak gertutik ezagutzea eta bazkideon artean arratsalde atsegin bat igarotzea da, beraz, animatu zaitezte!!🤗🤗

🗓️ Uztailak 22, asteazkena
⏰ 17:30etan
📍Brinkolako tren geltokian

12/06/2026

👏 Atzo gurekin izan ziren Bemendiko kideak beraien produktu berrien aurkezpena egiten eta abeltzaintza birsortzailearen gaineko hitzaldia ematen.

🌱Hemendik irailera bitartean ekintza gehiago egingo ditugu ekoizpen eta kontsumo eredu jasangarrien inguruan, Biziolaren adierazle sistema gizarteratzeko, beraz, adi!!

🤗 Eskerrik asko gurera etortzeagatik!!!

10/06/2026

🗓️ Larunbata honetan, ekainaren 13an, 17:30 hitzordua dugu Itason!

🤝 EMAUS Gizarte Fundazioarekin batera Azoka Ibiltaria antolatu dugu Itasao Herriak abiatutako "Bertako produktuen sustapenerako VI. Jardunaldiaren" baitan.

♻️ Moda azkarraren gaineko hausnarketa tailerra eta bigarren eskuko arropa salmenta eta bilketa txokoa izango dugu bertan!

🌼 Animatu parte hartzera!!

20/03/2026

Egun on!

Datorren asteazkenean hitzordu polit batera gonbidatu nahi zaituztegu Biziolan.

-ren laguntzarekin, Ingurumen Elkarteak eta Biziola Kooperatibak elkarlanean Elikadura modu integral batean lantzeko baliabide didaktikoa sortu dugu.

Naturan Hezten wegunean, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan erabiltzeko moduko jarduera eta materialak biltzen dituen atal berria.

Zatoz aurkezpenera:

🗓️ Martxoak 25, asteazkena
⏰ 18:30
📍Biziolan

Photos from Biziola's post 03/02/2026

🌿 Nekazaritza ekologikoari eta agroekologiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Zatoz hurrengo saioetara! Biziolan bertan egingo dugu saio bat.

·Otsailaren 10 16:30ean, Bilbo, Edificio Ensanche
•Otsailaren 11, 16:30ean Biziolan 🌼
·Otsailaren 12 16:00ean, Donostia, Cristina Enea

Eman izena: https://forms.gle/SvT24593DcmdeYs2A

22/01/2026

🍴Eskola-jangelan sukaldea daukagu, eta orain zer?

Sukaldea izatea lehen pausua dugu, kudeaketa eredua eta arau-esparrua aldatzea beharrezkoa dugu, ordea. Parte hartu eskola-komunitateekin proposamena lantzeko lehen saioan!

📆Urtarrilak 31, larunbata
📍Bergara
⏩️Gorde data!

🍴Tenemos cocina en el comedor escolar, ¿y ahora qué?

Tener cocina es el primer paso, pero necesitamos cambiar el modelo de gestión y el marco normativo. ¡Participa en la primera sesión para trabajar la propuesta con las comunidades escolares!

📆31 de enero, sábado
📍Bergara
⏩️¡Guarda la fecha!

Justicia Alimentaria Ereindajan Bergara Biziola Berton Bertokoa

¿Quieres que tu organización sea el Organización Sin Fines De Lucro mas cotizado en Lazcano?
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Página web

Dirección


Hiribarren Atze Kalea, 1, Lazkao
Lazcano
20210

Horario de Apertura

Lunes 10:00 - 19:00
Martes 10:00 - 19:00
Miércoles 10:00 - 19:00
Jueves 10:00 - 19:00
Viernes 10:00 - 19:00