EKANA

EKANA

Compartir

Entrenamiento personalizado. Medicina deportiva, consultas y pruebas de esfuerzo. Fisioterapia y rehabilitación. Nutrición deportiva. Vinyasa y Rocket Yoga
KZK

Photos from EKANA's post 23/03/2026

MARATONA DI ROMA 2026.
Hainbat urteko historia oinetan.

Eskerrik asko irudiengatik
Beste behin, savage!

Gora zuek.

👊🏼💚

Photos from EKANA's post 22/12/2025

TECHNOLOGY.

Photos from EKANA's post 16/12/2025

GADGETS.

Photos from EKANA's post 21/11/2025

Durengon, bihotz-bihotzien! Zuekin lan eittie zoragarrixe da 🙌🏼

Avenida Montevideo 5C bajo

16/05/2025

Adi! Prestatzaile fisiko berria dekogu 💥

Bera da, durangarra. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan graduatua eta triatloi esparruan espezializatua.

Ongi etorri Lide 💚

Photos from EKANA's post 24/06/2024

🚵II. Ekana Klasikoa 🚵

Urte beteko geldialdia eta gero, barriro gatoz gure txirrindularitza jardunaldiarekin. Uztailak 6an, bueltan da -ak antolatutako Ekana Klasikoa.

📍Durangotik urten, Bizkaiko Begiratokia igo eta Markinatik pasatuta, Lekeitiora helduko gara. Bertatik, Ibarrangelura doan bide gorabeheratsua hartu eta Akordan geldialdia izango dogu, indarrak betetzeko hamaiketako ederra! Behin Akordatik bajatuta, itzulera abiatuko dogu, Gernika, Ajangiz, Mendata eta Urrutxua, Montecalvo jaitsi eta Durangora heltzeko. Bukaera Tabira Etxean izango da, non jatekoaz eda edatekoaz aparte, hainbat sorpresa eta opari egongo diren.

🗓Eguneko agenda:

✔️08:15 gel eta barrita banaketa Ekana Zentroan.
✔️08:30 irteera.
✔️65.km-an STRAVA segmentua “Ekana Klasikoa Akordako pareta”.
✔️106.km-an helmuga eta festa.

Zerbitzuak:

👉Asistentzia mekanikoa furgonetarekin.
👉Gelak eta barritak.
👉Hamaiketakoa eta amaierako luntxa.

Irteera 50 pertsonara murriztuta egongo da, 22€ko prezioarekin. Izen ematea instagrametik edo gurekin kontaktuan jarrita izan daiteke.

Gogoratu jardunaldi ez lehiakorra dala eta helburua danok talde moduan joatea izango dala. Hala ere, gutxieneko maila eskatuko da.

🌞Udako egun zoragarri hau lagun artean pasatzera gonbidatzen zaituegu.

🤟Animatu!

Photos from EKANA's post 17/05/2023

(EUS)

Praktikatzen duzun kirola eta honen maila edozein izanda ere, aurredenboraldia hasteko modurik onena.
Gaitasun fisiko ezberdinak landuz kirol errendimendua hobetzea izango dugu helburu.
Plaza mugatuak izango ditugu aurten, adi egon!

Informazio gehiago eta izena emateko jarri kontaktuan gurekin telefonoz edota mezu bitartez bertatik.

(CAS)

Sea cual sea la disciplina deportiva que practiques y el nivel de competición, la mejor forma de empezar la pretemporada.
Trabajando las diferentes capacidades y cualidades físicas, el objetivo será mejorar la condición física del deportista.
¡Las plazas serán limitadas!

Si necesitas más información o si quieres apuntarte, ponte en contacto con nosotros vía teléfono o por instagram.

🧑‍🔧


*Estebe Cordero
*Jon Urien
*Jokin Idirin

a

Photos from EKANA's post 07/10/2021

Aipamen berezia egin nahi diogu aurreko asteburuan Bizkaiko baso eta bideetatik antolatu zen konpetizio bereziari (225km/5000m+). Antolakuntza honen helburua kirolaren bitartez gaixotasun neurodegeneratiboen ikerkuntzan laguntzea eta hauei irtenbidea aurkitzea da eta bertan gure eskualdeko zenbait gazteek parte hartu zuten talde bezala. Lasterketa honen berezitasuna hor d**o, talde bezala etapa ezberdinak burutu behar direla. Gure lagunak: .bidaurrazaga eta Zorionak denoi!

Durangon, gure herrian bertan, Duatloia, triatloi taldeari esker antolatuta, popularra zein federatuentzako ibilbidearekin. Bertan
eta parte hartzen, garaipena etxera! jejjeje

-n, gure atleta experimentatuenek, (1h42'), Iratxe Uribezubiak (1h42') eta Silvestre Hermosok (1h46'). (1h46') eta (1h27') ere bertatik zebiltzan, biek beraien PR-a lortuta asteberua biribildu zuten. Zorionak bikote!

Azkenik Berriztarrak, Barakaldon 10k -ko lasterketa, Kma 4ko erritmotik jaitsita, sentsazio oso onekin. 💪

Photos from EKANA's post 05/10/2021

Natura eta Kirola, Koktel benetan Potentea!

Asteburu honetan jarraipena zuzenean Kataluiniako Bagà herrian hasi eta amaitzen den eta Cadí-Moixeró Parke Naturalean zehar murgiltzen den lasterketan (100km/6600m+). Protagonista nola ez, handia. Orain dela hilabete Alpeetan barrena, -eko CCC lasterketan eta oraingoan beste horrenbeste Pirineoetan egiteko asmoz. Gure helburua ordea, Lluis Estasen aterpetxean eten zen, 70. kilometroan. Faktore asko gure kontra izanda ere , saiakera bikaina Unai. Zorionak egindako denboraldiagatik!!!

Gure baso eta mendietan ere Ekanako lagunak murgildu ziren noski:

Altzania Mendi Klubak Araiako herrian antolatzen duen -n (27km/1700m+), Euskal Mendi Lasterketen Txapelketa ospatu zen. Bertan protagosnista nagusia. Aurreko asteburuan -en 2. postua lortu ondoren, Mitxarron txapeldun. Zorionak Onditz, egindako mendi denboraldiagaitik baita, itzela izan da eta.
Lasterketa honetan aipatzekoa baita ere, Abadiñoko -ren 2. postu bikaina.

Santurtziko Mamariga auzoan zegoen prest, (12,5km/650m+) gauzatzeko. 1h09'-ko denborarekin 56. postua. Lanean jarraitzeko motibazioa eskaitzen digun errendimendua. Aurrera!

Bagà-tik ez oso urruti, Puigcerdàn, 3 etapaz baliatzen den ospatu zen eta bertan bikerra zegoen. 9h42' behar izan zituen 3 etapa horiek gauzatzeko eta 37. postua lortu zuen sailkapen nagusian. 💪

📸
Laguntzaileak: eta

Photos from EKANA's post 26/09/2021

Gorbeia Suzien 2021 Skyrace

Gaurkoan Arratien, Zeanin hasi eta bukatzen den eta Gorbeiko parke naturalean zehar murgiltzen den lasterketa, 31km 2400m+.
Gure jarraipena gaurkoan, -ren konpainiarekin, Ekanako laguna den Igorreko korrikalarian zentratua. Latza bere errendimendua, txalotzekoa eta zoriontzekoa. Metan 2. postua, 3h45' ondoren eta .denisad Errumaniarraren atzetik. 3. sailkatua, eta 4. postuan gure eskualdeko . Mutiletan aipatzekoa, .ait.malek -ek lortutako lehenengo postua -ren errekorra 3'an hobetuta. Zorionak denori!

Bitartean gure Etxebarriko basoetan barrena BTT martxan. 40km eta 1300m+-ren ondoren helmugan 2. postu bikaina. Zorionak gudari!

¿Quieres que tu consultorio sea el Clínica mas cotizado en Durango?
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Categoría

Teléfono

Página web

Dirección


Avenida Montevideo Etorbidea 5C
Durango
48200

Horario de Apertura

Lunes 07:30 - 20:30
Martes 07:30 - 20:30
Miércoles 07:30 - 20:30
Jueves 07:30 - 20:30
Viernes 07:30 - 20:30