Gerediaga
Durangaldeko ondarea zaindu, ikertu eta zabaltzea helburu izanda, gaiarekin zerikusia duten interesek
15/06/2026
Garaiko ondarea biltzeko egitasmoa martxan, udalarekin batera.
3 adar izango ditu:
🗣 elkarrizketak
🖼 material grafikoaren bilketa
📜 dokumentu zaharren inbentarioa
👉🏽 Ondare materiala eta ez materiala jasotzea da helburua
12/06/2026
📷 Dokumentategiko altxorrak
Bihar sanantonioak ospatuko dituzte Urkiolan, aspalditik datorren tradizioari helduz.
📂 Funtsa: Ricardo Doliwa
🗓 1958
📍 Urkiola eta inguruak
➡️ Doliwa familiarekin baimen hitzarmena sinatu dugu, eta haien bilduma webgunean bistaratuko da etorkizunean.
28/05/2026
EUSKALTZALEON MARTXARA!
Gerediaga Elkarteko bazkideok ere bat egiten dugu ekainaren 13an Iruñean egingo den Euskaltzaleon Martxarekin, euskaraz bizitzeko behar den denaren alde. Eman diezaiogun bultzada berri bat euskarari!
🚌Durangaldeko AEK eta Berbaro elkarteak autobusa antolatu dute.
✏️Izena emateko: labur.eus/AutobusaDurangotik
Euskalgintzaren Kontseilua
26/05/2026
BATZAR NAGUSIA
📊 Domekan Gerediaga elkarteko batzar nagusia egin genuen, 2025eko kontuak eta 2026ko egitasmoak onartzeko. Aurrera begira, proiektu berriei ekiteko gogotsu gaude.
⚘ Gainera, Jose In**io Alberdi presidente ohia ere gogoan izan genuen, familiarekin batera.
19/05/2026
SORMEN BEKA DA!
🎸 Sortzaile berrien lana hauspotzeko helburu duen Sormen Beka musikari eskainiko diogu aurten.
➡️ Deialdiaren xehetasunak aurkeztu ditugu gaur prentsaurrekoan, Durangoko Udalarekin batera:
https://gerediaga.eus/eu/sortzaile-berrientzako-sormen-beka-musika-proiektu-bati-eskainiko-diote-aurtengo-durangoko-azokan
06/05/2026
📂 German Zorrakinen 1.549 argazki bistaratu ditugu Gerediaga elkartearen webgunean, ondare hori herritarrek kontsultatzeko aukera izan dezaten.
🔎 Gainera, argazki funtsei eskainitako atal berria ere estreinatu dugu. Sartu zu ere kuxkuxeatzen!
📸 Goiko irudian, Foto German estudioa Durangon, Zumalakarregi kalean, Ezkurdi ondoan.
29/04/2026
📂 Dokumentategiko altxorrak
Kolpistak Durangaldera sartu zirenetik 89 urte bete dira egunotan, eta sasoi hura islatzen du gure dokumentategiko argazki honek. Irazabal Arrospide funtsekoa da.
🔎 Informazioa biltzen ari gara: soldadu n**i alemaniarrak direla uste dugu, baina zein ingurutan daude? Bota zure iritzia iruzkinetan.
Durangaldeko Ezpatadantzari Eguneko irudiak
26/04/2026
Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna
⚔ Eskualdeko 10 talde eta 13 formaziok ezpatadantzaren erakustaldia eskaini dute Amorebieta-Etxanon.
🤝🏽 Eskutik helduta, soka berean, gure kultur ondarea sustatzeko.
📸 Txelu Angoitia (Gerediaga elkartea)
24/04/2026
Abadiñon memoria historikoaren ikerketa aurkeztu dugu udalaren babesarekin.
🔎 40 elkarrizketa inguru egin, eta 294 pertsonaren erreferentziak bildu ditugu.
📚 Liburua salgai: Abadiñoko estankoan, Petiten, eta Durangoko Arteka, Etxebarria, Hitz eta Urrike dendetan.
Eskerrik asko ekitaldian parte hartu zenuten guztioi.
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.
Categoría
Teléfono
Página web
Dirección
Larrasoloeta 3
Durango
48200
Horario de Apertura
| Lunes | 08:00 - 15:00 |
| Martes | 08:00 - 15:00 |
| Miércoles | 08:00 - 15:00 |
| Jueves | 08:00 - 15:00 |
| Viernes | 08:00 - 15:00 |